Huygens (espazio zunda) | |
---|---|
Historia | |
Espazio jaurtiketa | 1997 |
Lurreratzea | 2005eko urtarrilaren 14a |
Kudeatzailea | Europako Espazio Agentzia eta Italian Space Agency (en) |
Honen parte | Cassini-Huygens |
Masa | 319 kg |
Huygens zunda, Europako Espazio Agentziak (ESA) egina eta bere izena XVII. mendeko astronomo herbeheretarra izan zen Christiaan Huygensengatik jasotzen duena (Saturno planetaren ilargia den Titanen aurkitzailea izan zena), Titan ilargiaren atmosferara sartzeko eginiko zunda bat da Cassini-Huygens misioaren zati bezala. Cassini-Huygens espazio-ontzia 1997ko urriak 15ean jaurtia izan zen Lurretik. Huygens zunda Cassini orbitatzailetik 2004ko abenduak 25ean banandu zen eta Titanen 2005eko urtarrilak 14an lurreratu zen, Xanadu izeneko eremutik gertu.